Agerraldia egin zuten asteazkenean Astigarragako udal langileek Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra beren lankideari babesa adierazteko: «aurreko asteetan jakin dugu salatua izan dela, aurretik GHK erakundeko bere zeregin politikoetan, errauskailua eraikitzeko lanak geldiarazteagatik». Hori dela eta, «presio eta salaketa» jasaten ari dela-eta, diote: «gure elkartasuna eta animoak azaldu nahi dizkiogu herriaren aurrean». Bide batez, aprobetxatu dute «hasitako epaia eta zigortze-saiakera bideak bertan behera geratu daitezela eskatzeko, inongo zigorrik jaso gabe».