Buruntzaldeako Euskararen Ginkana antolatu dute aurreneko aldiz, Buruntzaldeako Udalek, Kutxa Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean. Eta dagoeneko iragarri dituzte finalean izango diren lau taldeen izenak; tartean dira bi astigartar: Astigarragako Txotx eta Paris 2018, eta Lasarte-Oriako Txotx eta Usurbilgo Negu.
Finala, datorren ostiralean
Lau taldeek datorren ostiralean, abenduaren 1ean ikusiko dute elkar Hernaniko Orona Ideo eraikinean. Hain zuzen, bertan jokatuko dute final haundia arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bukaeran banatuko dira sariak. Bertaratu nahi dutenentzat, ekitaldi irekia izango da.
1.500 euroko balioa duten sariak banatuko dituzte, hurrengo ostiralean.
Saria, aurreneko biek
Aurreneko bi taldeek jasoko dute saria: 1.000 euroko balioa duen oparia jasoko du irabazleak, eta 500 eurokoa, bigarrenak.