«Egia esan ordez, ipuina asmatzen ari da EH Bildu»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Garraio Hiriaren proiektua berraztertzeari ekin diola jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian: «As­ti­garragako udalerria AP-8a­ren ingurubidearen bi aldeetan aurreikusitako kamioi­en­tzako aparkagune eta atsedenaldi-gunea».
Horren inguruan, hain zu­zen, mo­zioa aurkeztu zu­e­la iragarri zuen EH Bilduk. Horren aurrean, «mozio al­ter­natiboa» egin du EAJ-PNVk, izan ere, beren ustez «goitik behera gezur galanta» kontatzen dute bertan. 

«2015eko udaberrian Bidegiren bidez esleitu zen»
EAJk azaltzen duenaren ara­­bera, EH Bilduren mo­zio­ak dio «2015ean proiektua ber­tan behera geratu zela». Baina beraiek diote: «ez da egia. Eta ez hori bakarrik: 2011-2015 legealdian, Garraio Hiriaren inguruabarrak ai­pa­tu ere ez dituzte egiten. Gau­za jakina denean, Bildu­ren gobernuak Bidegiren bi­dez proiektua esleitu nahi izan zu­e­la 2015eko udaberri­an, baina ez zela enpresarik aurkeztu», azaldu dute. 
Horregatik guztiagatik ar­­gi diote: «astigartarrei e­gia esan ordez, EH Bildu ipuina asmatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion az­piegitura horren informazioa ematerakoan».

Mozio alternatiboa, «gauzak nola izan diren azaltzeko»
EH Bilduren mozioaren au­rre­an, EAJ-PNVk mozio al­ter­­natiboa aur­keztea erabaki du, «gauzak nola izan di­ren azal­tzeko». 
Horrez gain, lau eskaera egiten dizkiote Foru Aldun­dia­ri: eremuan ingurumen az­terketa egin dezala; gaur egun herrietan zehar aparkatuta dauden kamioiak ga­rra­io zentrora bideratzeko neurriak hartu ditzala; Uda­la behar bezala informatuta man­tentzea; eta bertako ga­rraiolarientzat aparkaleko ko­­puru bat gordetzea. 

 

-Udala

Ohiko Plenoa, azaroa bukatzeko

13:30etan izango da, pleno aretoan.

Astigarragako EAJ-PNVk aur­­keztutako mozioa, eta gai bera aztertzen duen Eh Bildurena, hain zuzen, as­teazkenerako deitu du­ten Ohiko Plenoan landuko di­tuzte udal ordezkariek, eguer­diko 13:30etatik au­rre­ra, Pleno aretoan.
Hamazazpi gai landuko dituzte bertan, tartean: 2018­ko zerga ordenantza, Tra­­fikoko Zuzen­daritzare­kin egin den hitzarmena, eta beste sei mozio. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!