Santa Zezilia gogoan, herritarrak kantuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Santa Zezilia eguna izan zen asteazkenean, musikarien egunarena, alegia. Eta hori ospatzeko, Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolak bat egin zuen Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatutako Musikalean egitasmoarekin. Hala bada, udaletxeko arkupeetan eskaini zuten kontzertua Betak eta Kazkabarra taldeek; astigartar ugari gerturatu ziren entzutera, eta musikarien egunaz gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!