Lehia berdinduan, Navascues hernaniarrak irabazi zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 27a, 09:31

Finala jokatu zen atzo arratsaldean Kixka Tabernan, eta Hernaniko Xake Txapelketako txapela Ketxus Navascues hernaniarrak jantzi zuen, 5,5 puntu lortuta. Lehia berdindua izan zen azken momentura arte, eta Udo Esnaolak bigarren postua lortua zuen, beste 5,5 punturekin.

Haurrak ere, atzo
Hernaniko Haurren Xake Txapelketa azkarra ere jokatu zen atzo, eta Ekaitz Devesak irabazi zuen beste behin. Julen Martinek bigarren postua lortu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!