Urnieta eta Astigarragako 48 ikaslek jaso dituzte Cambridge ziurtagiriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Azterketa garaian murgilduta dabiltza hainbat ikasle, edo pasa berriak dituzte beste hain­batek, ikasturteko aurrenekoak. Garai egokia izaten da hau, zer hobetu behar den ikusteko, eta horrela, askok jotzen dute akademietara, nahi duten ikasgaietan sakon­tzeko.
Beste batzuk, berriz, jakin­tza berriak eskuratzeko jotzen dute akademietara; bereziki, hizkuntza akademietara. In­ge­lesa izaten da gehien ikasten den atzerriko hizkuntza, baina frantsesa, euskera, edota beste hainbat hizkuntza ikasteko joera ere, gero eta haundiagoa da.
Era berean, gehientsuenen helburua ikasitakoa lanean aplikatzea izaten denez, au­kera izaten da zuzenean lanbide batera bideratutako ikasgaiak ikasteko.


Norberaren beharretara egokitutako akademiak, aukeran
Urumea bailaran ez da falta akademiarik, norberaren be­ha­rretara egokituko dena.
Batzuk laguntza ematen du­te, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edota Uniber­tsi­ta­tean ikasitakoa indartzeko; adibidez, Hernaniko Akade­miak, Dekide Akademiak edota Onddi Akademiak. Helduen­tza­ko taldeak ere izaten dituzte, hainbat tokitan, eta sarbide probak prestatzen ere laguntzen dute.
Urolalde, Enplegurako Lanbide-Heziketa Zentroan, berriz, profesionaltasun ziurtagiriak eta zertifikatuak eskuratzeko aukera ematen dute.
Hizkuntzei dagokienez, al­diz, London School akademiak, ingelesa eta frantsesa irakasten ditu Astigarragan eta inguruan. Aukerarik ez da falta. 

 

-london school

Ikasleen %95ek gainditzen dituzte azterketak

London School of Lan­gua­ges akademiak atzo banatu zizkien ziurtagiriak, Urnie­ta eta Astigarragako zentroetan ikasi duten 48 ikasleri. Izan ere, «ikasleen %95ek Cambridge azterketak gainditzen dituzte, eta horrexegatik, ikasleen aha­legina kontuan hartu eta zoriondu egin nahi izan dira».
25 urte daramazki London Schoolek ingelesa eta frantsesa irakasten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!