Sagarrari eta sagarrondoei, protagonismoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Ostegunean eman zioten ha­siera, Sagardo Forumaren bi­ga­rren edizioari, Orona Ideon. Irekiera instituzional batekin eman zieten ongietorria, berta­ratuei, sagardoaren munduko arlo guztiak ikutzen joateko segidan, hitzaldiz hitzaldi.
Xabier Lertxundi Hernaniko Udaleko zinegotziak eman zion irekiera, eta guztiak gonbidatu zituen, «sagardoaren eta sagarraren munduan bezala, Her­na­nin ere barneratzeko». Zori­one Etxezarraga Astigarragako alkateak, berriz, nabarmendu zuen «elkarrengandik ikasi eta elkarrekin lan egin» behar du­tela, «nazioartean leku bat egiteko». Eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Eusko Jaurla­ritzako ordezkariek ere hartu zuten hitza, goraipatzeko sagar­doaren munduan lanean ari direnek merezi duten errekonozimendua; eta aditzera ema­teko sagarraren eta sagarrondoen garrantzia.


Mundu osoko esperientziak ezagutzeko aukera
Horretaz aritu ziren, hain justu, hizlarietako batzuk. Aitor Etxe­an­diak, esaterako, azaleratu zituen bertako sagarrondoen arazo nagusiak (aldapa tenteetan daudela, hektarea gutxiko lursailetan daudela...); eta na­barmendu, ikerketa asko egiten ari direla, sagar barieta­teen ezaugarrien eta madurazio optimoaren inguruan.
Franz eta Magdalena Egge­rrek, berriz, Italiako Sud Tiro­le­ko esperientzia ekarri zuten. Sagarraren produkzioa oso haundia da han, urtean milioi bat tona; baina sagardoa egiteko ohiturarik ez daukate; orain hasi dira saiakerak egiten.
Jardunaldiek gaur izango du­te segida, Nazioarteko Sagar­do Lehiaketarekin. 12 herrialdetako 120 produktuk hartuko dute parte, guztira. 09:00etan hasiko da kata, eta 13:30etan banatuko dituzte sariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!