Agin Laburu bihar, Donibane Lohitzunen

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Gero eta gutxiago geratzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia­ren finalerako, eta bide horretan, finalaurrekoetako bigarren itzulian dira bertsolariak. Amurrion egin zuten aurreneko saioa aurreko asteburuan, eta bihar, Donibane Lohitzu­nen egingo dute geldialdia. Bertan izango da, hain zuzen, Agin Laburu astigartarra.
17:00etatik au­rre­ra, beste bost pertsolariren aurka lehiatuko da Jai Alaien; Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jo­ne Uria, Julio Soto eta Maia­len Lujanbio izango ditu aurrez aurre.

Colina aurrenekoa, Amurrion
Aurreneko saioan ederki aritu zen Sustrai Colina, eta 701 punturekin gailendu zen. Bigarren izan zen Beñat Gaztelumendi, gertu, 694,8 punturekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!