Emakumeenganako Indarkeriari, Beldur Barik

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 24a, 01:00

Egutegiko egun bat gehiago besterik izan ez dadin, biharko Ema­kumeenganako Indarke­-r­i­a­ren Kontrako Egunaren ha­rira, hainbat ekitaldi antolatu dira.
Gaur, batetik, Beldur Barik lehiaketako bideoak ikusteko aukera izango da, eta ondoren sari-banaketa egingo da. Bestalde, Gaztelekuan, mural feminista osatuko dute.

Bederatzi bideo, lehiaketan
Gaur 19:00etan (karteletan gaiz­ki dago), Biterin, banatuko dira Beldur Barik film la­bu­rren lehia­ke­tako sariak. Be­de­ra­tzi bideo aur­keztu dira Her­na­nin, indarkeria sexistari no­la aurre egin erakusten du­te­nak, eta guztiak ikusi ahal izan­go dira. Hernanin, kate­go­ria ba­koitzean 150 euroko sari bana banatuko da, Berdin­ta­sun Kontseiluaren eta Udal Berdintasun Arloaren eskutik.
Baina bideo hauek Beldur Barik lehiaketa orokorrean ere ari dira parte hartzen, eta azaroaren 27ra arte ikus-en­tzuleek gustokoenaren aldeko botoa eman dezakete web­gu­nean: www.bel­dur­ba­rik.org. Sari hauek abenduaren 2an ba­natuko dira Eibarren, eta egun horretan topaketa ere egingo da. Horrela, bertara joateko autobusean izena emateko aukera ere badago, webgunean.

Manifestazioa eta Tribial Feminista, A25ean
Bestalde, larunbata kalera ateratzeko eguna dela adierazi du Hernaniko Koordinadora Fe­mi­nistak, eta horrenbestez, Ema­kumeen­ganako Indar­ke­ri­a­ren Aurka­ko Nazioarteko Egu­naren harira manifestazioa antolatu du. Hitzordua eguerdiko 13:00etan Plaza Be­rrin izango da.
Arratsalderako, berriz, Tri­bial Feminista antolatu da, 19:30etan Garinetik abiatuta, kalean zehar. Ondoren, Festa Feminista ospatuko da Ga­rinen. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

Gaztelekuan ere, bat eginda
A25arekin bat egin duen beste talde bat Gaztelekua izan da. Aste osoan zehar hainbat ekintza egin dituzte, eta gaur mural feminista prestatuko dute. Biharko manifestaziora joateko deia ere luzatu dute, eta arratsaldean txapa fe­mi­ni­sta tailerra egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!