Asteazken berezia izan zuten pasa den astean, helduek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 23a, 01:00

Berezia izan zen pasa den asteazkeneko saioa Ttapa Ttapa egitasmoko partehar­tzaileentzat. Izan ere, Andoni Mirena Hernaniko Udaltzain Buruak erakusketa interesgarri bat egin zuen Biteri kultur etxean, azken 70 urteetan Hernani nola aldatu den eta pertsona helduak urte horietan nola aldatu diren eraku­tsiz. Urte haietako eta gaur egungo argazkiak konparatu zituen Mirenak, eta aldaketa horiek guztiek egungo bizi kalitatean duten eraginak azaleratu zituen. 120 bat per­tsona bildu ziren denera, eta guztiak txoratuta geratu ziren.

Azken 70 urteetan Hernani eta petsona helduak nola aldatu diren erakutsi zuen Mirenak.


Eta pasa den asteazkeneko saio bereziari bukaera emateko, Ttapa Ttapa egitasmoko parte-hartzaile guztiak kiroldegira hurbildu ziren ondoren, bertan prestatu zuten hamaiketako goxo bat dasta­tzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!