Kartelak aurkezteko, astelehena bitarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 23a, 01:00

Azaroaren 27ra arte dago epea 2018ko inauterietako kartelerako proposamenak aurkezteko. Lanak eguerdiko 14:00ak arte Biterin jasoko dira, eta lehiaketaren oinarri eta baldintzak urterokoen antzekoak izango dira: Hernaniko Inauteriak 2018 goiburua edu­ki beharko dute, eta formatu digitalean aurkeztu behar dira (32 zentimetro zabaleran, 48 zentimetro altueran, eta 300eko erresoluzioa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!