Gehiengo sindikalak Hezkuntzako arlokako grebak antolatu ditu azarorako. Sukalde eta garbiketa alorreko langileek lehengo astean egin zuten, eta gaur, Heziketa Bereziko langileen txanda izango da.
Hernaniko Hezkuntza Plataformak berriz ere «argi eta garbi adierazi nahi du bat egiten duela» deialdiarekin, eta gaur, 16:45etan Atsegindegin elkarretaratzea egingo dela gogorarazi du.
Hainbat aldarrikapen
Egiten dituzten aldarrikapenen berri ere eman dute: «lan-hitzarmena eguneratu, azkena 2003koa baita; %85eko behin-behinekotasun maila murriztu; langile kopurua haunditu; asteko jarduna zehaztu; urteko lanordu kopurua jaitsi (gaur egun 1.480 ordukoa da); erretiroa erraztu; eta uda kobratu eta puntuatu».
Hezkuntza Plataformak deialdiaren bat egiteko gonbidapena luzatu die herritarrei.