Inuxente Lasterketan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 20a, 01:00

Ostiralean hasiko da Neguko Kirol Astea, Astigarragan: haurrentzako saioak 16:30etan, eta helduentzakoak 18:00etan, kiroldegian. Larunbatean, berriz, Inuxente Lasterketa egingo dute: haurren probak aurrena, 16:00etan; eta helduen lasterketa 17:30etan, Ikatza tabernaren aurretik. Izenematea zabalik dago, kiroldegiko harreran, edo egunean bertan irteeran: haurrek doan, helduek 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!