Hiru egun, sagardoaren ondarea dastatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 23a, 01:00

Sagardoaren Lurraldeak an­to­latuta, II. Sagardo Foruma egingo da Hernaniko Orona Ideo egoitzan (Galarretan), gaurtik larunbatera bitartean. «Sagarra, sagarraren erato­rriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jar­dunaldi teknikoak» izango dira.


Mundu osoko hizlari eta entzuleak
Hiru eguneko egitaraua gaur ha­siko da; 08:45etatik 09:15e­tara akreditazioak banatuko zaizkie izena eman dutenei, eta ongietorriaren ondoren, 09:30etan hasiko da au­rre­neko hitzaldia: Sagarlaneko Ai­tor Etxeandia ariko da hiz­ke­tan, Euskal Herrian sa­ga­rron­doek duten egoeraren inguruan.
Ho­rrela, gaur eta bihar, 09:30e­tatik 14:00ak arte hi­tzaldi eta mahai-inguruak izan­go dira. 11 herrialdetako hiz­lari eta entzuleak izango dira, jakintzak eta es­pe­rien­tziak konpartitzeko.


Dantza eta dastaketa
Bestalde, larunbatean I. Na­zi­o­ar­teko Sagardo Lehiaketa egin­go da. Epaileek lana bu­ka­tuta, herritarrek izango dute aukera 13:00ean, sagardoa das­tatu eta Tio Teronen Se­me­ak dantza taldearen ema­nal­dia ikusteko. 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!