Genero ikuspegia txertatzeko, gaur egun Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailak kirol arloan ematen dituen diru-laguntzak aztertu ditu Udalak, herriko kirol klubetako ordezkariekin.
2016ko diru-laguntzak begiratu dira zehazki, hizkuntza, edukiak eta berdintasunaren garapen maila aztertzeko. Besteak beste, aurrerantzean genero ikuspegia txertatzea adostu da, kiroletako diru-laguntzak emateko garaian.
Parekidetasuna, maila guztietan
Klubak aztertzean, jakin nahi izan da zein den bertako partaide diren emakume eta gizon kopurua, eta zein adinetakoak diren. Era beran, begiratu da klubeko antolakuntzan zein arlotan aritzen diren: kirola egiten, zuzendari–tzan, entrenatzaile taldean, finantzen arloan...
Bestalde, kontuan hartu da kirol klubek zein neurri proposatzen dituzten emakumeek kirolean segi dezatela bultzatzeko.
Ordezkariek, babesa
Aurrerantzean, irizpide horiek guztiak kontuan hartuko dira kiroletako diru-laguntzak emateko, eta azterketaren emaitzari adostasuna erakusteko, herriko kirol klubetako emakumezko ordezkariak elkartu ziren asteartean kiroldegian.
Bide batez, larunbateko manifestaziorako deialdiarekin egin zuten bat