Hernaniko Lan eta Orientazio Zerbitzuan ikastaroa emango da doan, abenduan, lana lortzeko lagungarriak diren 7 gakoren berri emateko.
Izenematea, irekita
Ikastaroa urrian emandako berdina izango da, baina kasu honetan, gaztelaniaz izango da, abenduaren 1, 5, 12 eta 15ean, 09:30etatik 12:00etara, Florida auzoko Enplegu Zentroan.
Zazpi puntu landuko dira: denboraren kudeaketa, kurrikulum egokiena, enplegu atariak, sare sozialak, formazioa, lan elkarrizketak eta networking.
Doan izan arren, izena eman behar da aurretik: enplegua@hernani.eus / 688 635 282 / 943 33 50 21.