Hernaniko 400 bizilagun, elkar ezagutzeko bazkaritan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 22a, 15:29

Igandean egin ziren Bizi­-lagunak ekimenaren bueltan antolatutako bazkariak. Hel­burua: jatorri eta kultura ez­ber­dinetako familia eta lagunak bazkari baten bueltan el­kartu, eta elkar ezagutzea.
Hernanin, Amherrek bul­tzatuta antolatzen dira bazkariak, eta urtetik urtera, hobeak dira datuak. Aurten, 29 bazkari baino gehiagotan, 58 bat familia elkartu dira. Guztira, 400dik gora lagun.

Aurretik ere, bazkariak
Bazkaritan elkartzeko eguna igandean jarri bazen ere, ba­tzuek ezin zutenez, lehenago ere egin dira bazkari gehiago. Karabeleko ekonekazaritza etxaldean, adibidez, bazkaria eta ospakizun ederra izan zi­tuz­ten lehenago, bazter­ke­ria egoeran daudenen in­klu­sioa sustatzen duen Agi­fe­se­ko langileek  eta Amherrekoek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!