Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da larunbata, eta gaia lantzen ari dira Gaztelekuan. Gaur, pankartetako leloak landuko dituzte; bihar Bilgune Feministako kideen bisita eta merienda izango dituzte, eta ostiralean, murala egingo dute. Guztia, 17:00etatik 20:00etara Gaztelekuan. Larunbatean manifestazioan izango dira.