Txox denboraldian herrian gertatzen denaren inguruan hausnartzeko prozesua jarri zuen martxan EH Bilduk hil honen hasieran, eta gaur, bigarren saio irekia egingo du Biterin, 19:00etan.
Helburua da herritarrekin batean galdera honi erantzutea: Zer da zuretzat txotx garaia?
Errepasoa, konponbideak eta lehentasunak
Gaurko saioan hiru puntu landuko dituzte. Batetik, aurreneko saio irekiko errepasoa egingo da. Gero, konponbideak proposatzeko tartea irekiko da.
Saioarekin bukatzeko, etorkizunerako lehentasunak definituko dira.