hamargarren jardunaldian lortu dute Mundarroko taldeek etxean irabaztea. Igandean jokatu zuten Zarkumendegin Sanpedrotarra taldearen kontra, eta etxekoek, 1-0 irabaztea lortu zuten, Koldoren golari esker.
Irabazteko beharrarekin, zelaira
Irabazteko behar eta asmoarekin zelairatu ziren igandean Mundarroko mutilak, eta lortu zuten. Dena den, aurreneko zatian urduritasuna nabaria zen, eta horrek eta kanpokoen ausardiak, erritmoa baxua izatea eragin zuten.
Bigarren zatian, aldiz, etxekoek partiduari erritmo haundixeagoa ematea lortu zuten. Denbora gehigarrian lortu zuen Koldok partidua errematatzea, norgehiagoka osoa aukerarik gabe ibili ondoren.