«Urumea Berriko 800 m2-ko lokalak baldintza guztiak betetzen ditu herri honek haurreskola duina izateko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 22a, 01:00

Duela urtebete Plenoak era­baki zuen «haurreskola Uru­mea Berriko lokalean kokatzea gehiengo osoz», eta hori apro­betxatuz, prentsaurrekoa egin zuen Astigarragako EH Bilduk herenegun.
Mozio bidez onartu zuten ho­ri, EH Bildu eta PSE-EEren al­deko botoarekin, eta EAJ­ren kon­­trakoarekin: «ordu­tik, hau­r­res­­­­kolak garesti or­dain­du du EAJren aurkako botoa. EAJk, Oso­ko Bilkuraren, herritarrek or­dezkaritza politi­koa­ren orga­no gorenaren, era­bakia gauza ez dadin aritu da. Urtebete pa­sa da eta pausorik eman gabe 365 egun galdu ditugu», salatu zuten.

Beste proposamenen bila
Horren aurrean diote, EAJren as­moa zela Haurreskola egun­go Kultur Etxean kokatzea, baina aurkariak zituela ikusita, «bes­te pro­posamen batzuk bila­­tzen aritu» dela. Besteak beste, pro­posatu zuen, aurrena, «Urumea Berrin 450m2ko lokal bat eta udalarena ez den 500m2ko lokal bat AGUIko eremuan»; eta azkena izan da, «Arrobitxuloko harrobipean eta Arrobitxulo bidea 7 eta 9 etxeen atzealdean dagoen aparkalekua kenduta eraikin bat egitea». EH Bilduko kideen ustez, «leku umela, itza­lean eta garestia». Hau da, «pro­posamen berri bakoitza, are eta aldrebesagoa».
Izan ere, beren ustez, «Uru­mea Berriko 800 m2-ko loka­lak baldintza guztiak betetzen ditu herri honek haurreskola duina izateko», eta «EAJ­ren obsesio bakarra EH Bilduk propo­sa­­tutako guztiari ezetz esatea da eta proposamen hau ere atzera bota nahi dute, bes­terik gabe EH Bilduk propo­satutakoa delako. Oso larria da EAJren obsesio per­tsonal eta partidistengatik, he­rriaren etor­kizuna oztopatzea».
Gainera, lokal hori bat dato­rrela Partzuer­goak go­men­datu­ta­koarekin: «Haurres­kolak Par­tzuergoak argi esan du 7 gele­tako haurreskola batek pa­siloak kon­tuan hartu gabe, gu­txienez 588m2­ko lokala eta 130m2ko jolas­toki irekia beharko luke­ela».

Herritarrei, deia
Bukatzeko, herritarrei deia egin diete, «eskaera honekin bat egin dezaten, denen inplikazioarekin lortuko baita behingoz haurres­kola duina eta berria martxan jartzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!