‘Nirekin bai!’ herrian euskeraz aritzeko erronka, larunbatetik

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 22a, 01:00

Hurrengo astean, abendua­ren 3an, ospatuko da Euskal Herri osoan Euskeraren Nazio­ar­teko Eguna, eta aurten ere astebetez euskeraz aritzeko erronka egingo dute Astiga­rra­gan: 100 da 100... berrehun ordu euskaraz!

Larunbatetik, abenduaren 3ra
Nirekin bai! lelopean, beraz, la­runbatean emango diote hasi­era aurtengo erronkari.
Iaz 200 astigartar animatu zi­ren astebetez euskeraz aritze­ko erronka honetan; aurten ize­na emateko aukera irekita dago. Horretarako, bi aukera ja­rri dituzte: astigarragan­eus­ka­­raz@gmail.com helbidea edo ikastolan, kirol­de­gian, musika eskolan edo uda­letxean dau­den kaxak.
Larunbatean eguerdi aldera 17:00ak arte, postua jarriko du­te Foru Plazan izena emateko. Bertan jasoko da, baita ere, partehartzailearen txapa.
Iaz bezala, bi perfil egongo dira: hitz egiten dakitenek, per­tsona guztiekin euskeraz ari­tze­ko ahalegina egin behar­ko du­te; eta ulertzen dutenek, eus­kaldunei euskeraz egiteko es­katuko diete.
Erronka abenduaren 3an bukatuko da, Euskeraren Na­zio­arteko Egunarekin. Orduan, murala osatuko da partehar­tzaileen argazkiekin. Norberak berea bidaltzeko deia egin dute: 616 599 334 (hilaren 27ra arte).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!