Gaur ospatzen dute Santa Zezilia eguna musikariek, baita Astigarragakoek ere. Hain zuzen, Norberto Almandoz musika eskolak bat egin du Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak (EHME) antolatutako Musikalean ekimenarekin.
Herriko bi talde gaur, udaletxeko arkupeetan
Hain zuzen, egitasmo horren bueltan eskainiko dute kontzertua Betak eta Kazkabarra talde astigartarrek. Arratsaldeko 18:30etatik 19:00etara izango da, Foru Plazan edo udaletxeko arkupeetan. Norberto Almandoz musika eskolako ikasleez osatutako taldeak dira, gaurkoan abesti sorta bat eskainiko dutenak. Hori dela eta, musika eskolatik herritarrak animatu dituzte bertaratzera: «musikaz gozatu nahi baduzue, etorri ikustera!».
Kontzertua, asteburuan
Baina hori ez da Santa Zeziliaren omenez egin duten ekintza bakarra; joan den larunbatean kontzertua eskaini baitzuten Eira taldeak eta Aiztondo abesbatzak.