Azaroaren 25a dago izendatua Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta hori ospatzeko, Astigarragan topaketa berezia antolatu du Harituz elkarteak. Hain zuzen, bihar hasi eta larunbatera bitarte luzatuko da, Indarkeria sexistaren aurkako matazen topaketa.
Emakume tunisiarren esperiantzia, hasteko
Topaketari hasiera emateko, gonbidatu bereziak izango dituzte astigartarrek. 18:30etatik aurrera, hitzaldia eskainiko dute Association Tunisienne de Lutte Contre les Comportements à Risque-ko emakumeek. Haiek, Tunezeko emakumeen egoeraren berri emango dute, Kultur etxean.
Herritik kanpo, etzi
Etzi, aldiz, herritik kanpo izango dira Harituz elkarteko kideak. Goizeko 10:00etan, topaketa egingo dute Martuteneko ikastolako ikasleekin. Eta arratsaldez, lehenengo, Beasaingo udaletxe aurrean egingo dute topaketa, eta elkarteen arteko aurkezpena, eta ondoren, 19:00etan, Donostiako udaletxean egingo den mahai-inguruan parte hartuko dute.
Larunbatean izango da, ordea, egun haundia. Orduan, egun osorako egitaraua prestatu dute Astigarragan, herriko talde eragileekin batera. Bukatzeko, Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute.
EGITARAUA
BIHAR, osteguna
18:30, Hitzaldia, kultur etxean: Emakume tunisiarrak, gaurko egoera, emakumeen aurkako indarkeria. Association Tunisienne de Lutte Contre les Comportements à Risque.
ETZI, ostirala
10:00, Topaketa Martuteneko ikastolako DBHko ikasleekin.
16:30, Topaketa Beasaingo udaletxe aurrean. Elkarteen arteko aurkezpena eta trukaketa.
19:00, Mahai ingurua Donostiako udaletxean. Indiako Stop Acid Attacks ONGaren aurkezpena.
AZAROAK 25, larunbata
10:30, Harrera.
11:00, Astigarragako talde kulturalak: AEK, Astigar dantza taldea, Astigarte, Txalaparta, Txirriskla eta Xaguxar.
12:00, Manifestuen irakurketa.
12:30, Matazak Familien hitz-txanda.
13:00, Sagardo eta pintxo dastaketa. Gure Izarra eta Gurutzeta sagardoa.
15:00, Bazkari herrikoia.
19:00, Donostiako manifestazioa.