Izen-ematea zabalik, astebetez

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 22a, 15:32

Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta azkeneko al­dietan bezalaxe, Biteri kultur etxean antolatuko da. Her­naniko Udal Euskaltegiak 2017/2018 ikasturterako an­tolatutako mintzodromoa a­benduaren 5ean izango da, eta bi saio egingo dira: goizeko 10:00etan bata, eta arratsaldeko 19:00etan bestea.
Urtero bezala, egitasmo honen helburu nagusia elkarrekin euskaraz aritzea da. Hau da, euskera ikasten ari direnak hitz egitera animatzea, euskeraz  jakin bai baina aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea, eta euskalduna izan arren euskeraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea.
Izena emateko, azaroaren 28 arte: Hernaniko Udal Eus­kaltegiko 943 33 18 96 telefonora deitu edo euskaltegi@herna­ni.eus helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!