Finalaurrekoetako bigarren itzulian sartu dira, Bertsolari Txapelketa Nagusian aurrera egiten ari direnak.
Asteburuan Amurrion egin da bigarren itzuli honetako aurreneko saioa, eta Beñat Gaztelumendik bigarren egin du, Sustrai Colinaren atzetik. Gauzak horrela, gertu dauka finalerako pasea, baina ikusi egin behar, hurrengo bi saioetan zer gertatzen den. Hain zuzen, igandean, 17:00etan, Donibane Lohizunen kantatuko dute Maddalen Lujanbiok eta Agin Laburuk, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria eta Julio Sotorekin. Sarrerak erosi daitezke: www.bertsosarrerak.eus.
Zazpi urteko umearen paperean
Amurrioko saioan, Gaztelumendik kartzelakoarekin borobildu zituen lanak. Zazpi urteko haur baten ahotik kantatu zuen, eta bigarren postuan geratzea lortu zuen, 694,5 punturekin, Sustrai Colinaren atzetik (701). Hirugarren Jon Maia izan zen (681,5), laugarren Nerea Ibarzabal (675,5), bosgarren Jon Martin (668,5) eta seigarren Etxahun Lekue (615).
Puntuazio hain altua ez lortu arren, gertu dauka Gaztelumendik finalerako txartela, eta erronka jarri die Agin Laburu eta Unai Agirreri.