Iñaki Sanz-Azkuek eta Egoitz Alkortak idatziriko Hernaniko eta inguruko anfibio eta narrastiak liburuak zozketatuko dituzte Kronikak eta Doberak. Guztira lau izango dira: bi bazkideen artean, eta beste bi irakurleen artean. Parte hartzeko, utzi iruzkina albisteari interneten, edo rekortablea moztu eta bulegoan entregatu. Asteazkenean bukatuko da parte hartzeko epea, iluntzeko 20:00etan.