Sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko; bai Treblinkara azken trena antzezlanaren bi saioetarako, eta baita Ez dok hiru! antzerki-laneko emanaldi bakarrerako.
Lehenengo antzezlanari dagokionez, gaur iluntzean gaztelaniaz izango da ikusgai, 20:00etan hasita Biterin. Bigarren emanaldi bat ere izango du Vaiven Teatroak ekarriko digun antzezlan honek: bihar iluntzeko 20:00etan Biterin, euskeraz.
Eta Tartean Teatroaren eskutik datorkigun ‘Ez dok hiru!’ antzerki-lanak saio bakarra izango du. Hitzordua ostegunean izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera Biterin. Hizkuntza: euskara.