Ostiralean eta larunbatean, bietan eman du kontzertua Esne Beltzak Biterin, 10 urte egin dituela ospatzeko. Gonbidatu bereziak izan zituzten oholtza gainean, 10 urte lagun artean izenburupean antolatutako saio berezietan; are lagun gehiago bildu ziren, oholtza aurrean, gozatzeko.