Eguberri giroa nagusitu da Hernanin. Santo Tomas egunerako ere pixka bat falta da, baina gaur bertan izango da herriko aurreneko txistorrak probatzeko aukera, San Joan Konpartsaren eskutik. Eta bihar ere gehiagorako aukera izango da Zikuñagan eta Florida-Etxeberrin. Eskoletan, Goiz Eguzkin eta Lizeaga auzoan, aurrerago hasiko dira txistorra prejitzen.
Baina ordura arte ere, beste hamaika ekitaldi izango dira: kontzertu eta errondak, azokak eta apaingarriak jartzeko ekitaldiak izango dira nagusi.
Bi azoka, gaurtik urte bukaerara
Negu giroarekin bat egingo duen azoka izango da, gaur egingo den Bigarren Eskuko Azoka. Izan ere, elurretako materiala eta jantziak saldu eta erosteko aukera izango da.
Gabon hauetan egingo den bigarren azoka, berriz, urte zahar egunean egingo da: liburu eta disken azoka solidarioa izango da hori.
Musika eta Olentzerori etorrera
Garai honetan falta ezin den beste elementua, berriz, musika da. Atzo bertan eman zuten herriko abesbatzek gabonetako aurreneko kontzertua, eta gehiago izango dira datozen egunetan: bihar, Txistulari Bandak emango du kontzertua, eta abenduaren 23an, elkarrekin ariko dira Musika Banda eta Ozenki abesbatza.
Baina kantu gehiago ere izango da, bereziki, Olentzero eta Mari Domingiri eskainiak. Hamaika erronda aterako dira kaleak Gabon kantuekin alaitzera, Santo Tomas egunean hasi eta Gabon egunera arte: herriko ikastetxeetako eta musika eskolako ikasleak, Kantuz abesbatza, Musika Banda, Bertso Eskolako kideak... Eta Urte Zahar egunean ere ez du hutsik egingo, Ohitura Zaharrak abesbatzak.
Bestalde, Bertsolata ere abian da, eta Olentzerorekin baserriz baserri ibiltzeaz gain, abenduaren 30ean urteroko bertso jaialdia izango da, puntako bertsolariekin.
Jolaserako tartea
Kontzertu eta kale buelten ondoren, atsedenerako tartea ere izango da Gabonetan, eta entretenitzeko ekintzak ere izango dira. Gaztetxoentzako Go!azen antzerkia izango da hilaren 28an, eta Gaztelekuak ere makina bat ekintza antolatu ditu. Era berean, udaletxean programa bateratua aurkeztuko du datorren astean.
Bitartean, txistorrarekin indarrak bildu beharko, otordu potoloenak iritsi arte, maxapan eta Errege roskoekin goxatuak!
Bertsolata ere, jarri da martxan
Ostegunean eman zitzaion hasiera, eskolarteko bertso-paper lehiaketako sari banaketarekin. Urtea bukatu arte, gehiago.
Hutsik egin gabe, eta biharko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean lanik falta ez duten arren, Hernaniko Bertso Eskolako kideek martxan jarri dute aurten ere Gabonetako Bertsolata.
Ostegunean eman zioten hasiera, eskolarteko bertso-paper lehiaketako sari banaketarekin. Agin Laburuk eta Beñat Mujikak banatu zizkieten sariak, Urumea, Elizatxo, Txirrita, Inmakulada eta Langile ikastetxeetako ikasleei. Aurten, sari nagusia Txirritako Lore Arretxek irabazi du; ikaskideekin aukeratzen duen bertsolariaren bisita jasoko du, sari.
Datozen egunetan, ekitaldi gehiago izango dira: Olentzerorekin erronda, bertso jaialdia eta urte zaharretako erronda.
EGITARAUA
Gaur
10:00 Jaiotza eta Olentzeroa jarriko ditu Iturritxo elkarteak Atarrabiyo parkean.
Goizean zehar jaiotza eta Gabonetako apaingarriak jarriko dira Zikuñagan.
10:30-13:30 Bigarren Eskuko Azoka berezia: elurretako arropa eta materiala saldu eta erosteko aukera, Urbieta kalean edo Atsegindegin.
11:00-14:30 Santo Tomas azoka Plaza Berrin, San Joan Konpartsak antolatuta. Pintxoak, taloak eta bokadilloak.
12:00 Ttarla dantza taldearen kalejira.
18:30-20:30 Erromeria, Patxi eta Konpainia taldearekin, Plaza Berrin. (Eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
Bihar
Goizean zehar Santo Tomas Azoka Florida-Etxeberrin. Auzokide Elkartea.
11:00 Santo Tomas Azoka Zikuñagan. Zikuñagako Ama auzo elkartea.
13:00 Txistulari Bandaren kontzertua, gitarra-joleekin, Milagrosan.
16:00 Otsuenea sagardotegian, Osiñagako Mus Txapelketa.
Abenduak 21
11:00 Udazkeneko txapelketetako sari banaketa eta txistorra jatea Goiz Eguzkin.
12:00 Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira, Meabe, Urbieta kalea eta Marielutsen barrena, Langile ikastolako haur hezkuntzakoek.
Goizean zehar Olentzero eta Mari Domingiren bila Elutxetara joango dira Langile ikasolako LH1ekoak. LH2koek harrera egingo diete Laubidietan.
Eguerdian Txistorra jana Laubidietan.
17:30 Txistorra&Halal, Gaztelekuan.
Abenduak 22
17:00 ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleen Gabonetako kalejira, Plazatik.
Abenduak 23
Goizean zehar Santo Tomas Azoka Lizeaga auzoan. Gibelalde auzo elkartea.
20:00 Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. San Joan Bataiatzailea elizan.
Abenduak 24
11:00 Gabon erronda Olentzerorekin, Txantxillatik abiatuta. Langile ikastolako LH3-4-5-6 taldeak.
12:00 Gabon erronda Olentzerorekin; Elizatxo eta Portu auzoetan barrena aurrena, eta Kaxkoan gero. Elizatxo ikastola.
12:00 Gabon erronda Olentzerorekin. Urumea ikastola. Elkartzeko ordua, 10:15etan ikastolan. Bukatzean, Sandiusterriko aiton-amonei bisita.
12:00 Gabon erronda, Milagrosatik. Kantuz abesbatza.
15:30 Gabon erronda Olentzerorekin, Biteritik abiatuta. Bertso Eskola.
18:00 Olentzeroren etorrera eta kalejira, Ttarla dantza taldearekin, Plazatik.
20:00 Gabon gaueko erronda, Plazatik abiatuta. Hernaniko Musika Banda.
Abenduak 26
17:00-20:00 Urte berrirako desioen
pareta, Gaztelekuan.
Abenduak 27
17:00 Hi! Selfie txapelketa Hernanin barrena (Plaza Berrin edo udaletxeko arkupeetan, eguraldiaren arabera). Gaztelekua.
Abenduak 28
16:00 eta 18:00 Go!azen haur-gaztetxo antzerkia Biterin. Sarrerak salgai
abenduaren 18tik aurrera.
11:00-14:00 Sukaldaritza, Gaztelekuan.
Abenduak 29
17:00-20:00 Urte bukaerako festa. Gaztelekua eta Kale Hezitzaileak. 19:00etan kanpaikadak.
Abenduak 30
18:30 Bertso jaialdia, Biterin. Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Unai Agirre eta Agin Laburu.
Abenduak 31
10:30-14:00 Liburu eta disken azoka
solidarioa, Plaza Berrin.
17:30 Urte Zahar erronda. Ohitura Zaharrak abesbatza. Arkupetatik abiatuta.
Urtarrilak 2
17:00-20:00 Mahai-jolasak, Gaztelekuan.
Urtarrilak 3
16:00-20:00 Pio Barojara eskalatzera. Gaztelekua.
Urtarrilak 4
17:00-20:00 Musika, Gaztelekuan