Foru Aldundiak proposatutako autobus zerbitzuaren berrantolaketan aurreikusi diren «murrizketen aurka» sinadura bilketa egiten ari dira hainbat erabiltzaile eta autobus gidari. Gidariak atzo hasi ziren sinadurak biltzen, eta gaur ere jarraituko dute. Erabiltzaileek, berriz, ostegun eta ostiralean bilduko dituzte, Urbieta kalean.