Santa Zezilia eguna etzi ospatuko da, baina pasa den larunbatetik eta datorren astebururarte ekitaldi musikalak ez dira geratzen. Musikalean taldea, Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak, kaleak girotuko dituzte beraien doinuekin, 17:30etatik aurrera. Etzi, Santa Zzezilia eguneko kontzertua eskainiko dute Sandisuterrin, 18:30etan. Gainera, larunbatean Goiz Eguzki abesbatza ibili zen kaxkoaneta Txistulariak eta bandako musikariak, Ttarlako dantza taldearen laguntzarekin ere ospatu zuten Santa Zezilia eguna.