Lan poltsa berria jarri dute martxan eskualdeko lau udalek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 20a, 01:00

BETERRI-Buruntzako udalak Enpresa, Ekintzailetza eta Gizarte Enplegu erdi mailako teknikari lan poltsa argitaratu du. 2017ko urtarrilaren 27an tokiko garapen, sustapen ekonomiko eta enpleguaren arloan izenpetu zuten lankidetza hitzarmenaren baitan, Bete­rri-Buruntzako udalak (Ando­ain, Astigarraga, Her­nani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) enpresa, ekintzailetza eta gizarte enplegu erdi mailako teknikarien lanpostua aldi baterako betetzeko lan poltsa bat sortzeko hautaketa prozesuaren deialdia argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Aurkezteko azken eguna: abenduaren 7a da eta aurkeztu beharreko agiriak: NAN. Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia. C1 (3.porfila) euskara egiaztegiriaren fotokopia. Desgaitasunen bat duen norbaitek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela aitortzen duen egiaztagiriaren kopia. Eskaera-orria. Infor­mazio guztia www.andoian.­eus/­berriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!