‘Treblinkara azken trena’ bihartik, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 20a, 01:00

bihar hasiko da antzerki zikloa, Biterin Kultur Etxean; eta bi obra izango dira ikusgai, ostegunera arte. Treblinkara azken trena eskainiko dute bi egunez; euskeraz asteartean, eta gaztelaniaz asteazkenean. Janusz Kòrczak medikuari omenaldi bat da.
Ume­zurztegi bat, 200 haur ju­du­ta­rren bizilekua eta sen­dagilea hango buru zelarik, haur-errepublika zi­nezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin ba­tera.


‘Ez dok hiru!’ ostegunean, euskeraz
Eta ostegunean, Ez dok hiru!  euskal musikaren benetako historia antzezlana izango da. Helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, eus­keraz, Patxo Telleriaren tes­tuen zigilu nahas­tezina­rekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak inter­pre­tatuta.
Hiru saioak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak salgai daude Biterin, 7 euroan, goizean eta baita arratsaldean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!