Adarramendira, zein baino zein gehiago

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 20a, 01:00

Atzo egin zuen taldearen aurkezpena, Axeriak Mendi Lasterketa Taldeak, denbo­raldi berrirako. Denontzat gimna­sioan izan zen, sasoi­aren aurreneko entrena­men­dua aitzaki hartuta, Ismael Mateo eta Javi Nogueiraren eskutik. Horrekin, dagoeneko jarri dira helburu berriei begira.
Orain urtebete hasi zuen bere bidea taldeak, eta sor­tzeko arrazoietako bat izan zen, mendi korrikalariek elkar ezagutu, eta komunean dau­katen afizio hori elka­rrekin konpartitzea. Taldeko kideek diote, denbora gutxian «oso ezaguna» egin dela «gure kamixeta berdea; aupa axeri oihua nonahi entzuten dugu!».

Ezetz mutilek neskei
irabazi!

Talde giroa sortzea izan dute, beraz, helburuetako bat; eta bide horretan, erronka bota diete taldeko neskek, mutilei: astebeteko epean, zeinek egin Adarrako tontorrera igoera gehien, neskek ala mutilek; gaur bertan hasi, eta igandera bitarte. Horre­tarako, zenbat eta kide gehiago bildu  igoera bakoitza egiteko (beti ere sexu berekoak izanda), orduan eta puntuazio altuagoa lortuko du talde horrek. Hori bai, azpimarratu dute, taldekide bakoitzak igoera bakarra egin dezakeela egunean.
Korrikarako abilezia hori, ordea, sukaldean ere erakutsi beharko dute. Izan ere, afari eder bat daukate jokoan, talde galtzaileak prestatu beharko duena. Lortuko al dute axeri harrek, emeen erronkari eustea?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!