Berritu egin du aurten, Kaxko elkarteak, urtero neguan jartzen duten gaztain postua. Eta dagoeneko prest dago, Plaza Berrin, Kale Nagusira ematen duen aldean jarrita. Paleten gainean eraikita, egurrez egina dago, metalezko teilatuarekin, eta kristalezko leihoekin.