Finalerako pasea emango dion saioaren bila, Gaztelumendi

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 19a, 01:00

Finala du helburu, epe laburrera behintzat, Beñat Gazte­lu­­mendi añorgarrak, Bertso­la­ri Txapelketa Nagusian. Eta helburu horrekin joango da Amurriora gaur, finalaurreko­e­tako bigarren itzuliari hasiera emango dion saiora. Bañueta kiroldegian izango da, arra­tsaldeko 17:00etan hasita.
Hernaniko bertso eskolako kideak, alde dauka sailkapena oraingoz, aurreneko itzuliaren ondoren. Seigarren dago, 694,5 punturekin; Miren Amuriza zortzigarrenak baino 16 puntu gehiago. Alde hori dauka de­fen­ditu beharra, eta saio ona egin beharko du horretarako.
Añorgarrak ondoan izango ditu gaurkoan, Etxahun Lekue, Jon Maia, Ne­rea Ibarzabal eta Sus­trai Co­li­na. 
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus web orrian erosi daitezke 12:00ak arte; eta gelditzen ba­dira, 15:00etatik Bañuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!