Urtebeteko desafioa, hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 19a, 01:00

Gaur zortzi, datorren igande­an izango da Euskeraren Eguna; eta bezperan, abenduaren 2an, erronka botako die Euskara Ari Du ekimenak, hernaniarrei. «Urtebetez luzatuko den desa­fioa» izango da, aurreratu du­tenez, eta helburua da, «Her­na­nin euskerak koska bat gora egitea». Helburu horrekin ari da lanean berriro Euskara Ari Du, 2018ari begira.
«Aurreko urteko egitas­mo­ak sortutako ilusioak anima­tu­ta, herritar talde batek eki­men berria bultzatzea erabaki du, eta 2018 urte osorako erron­­ka botako die herri­ki­de­ei», azaldu dute.

Hizkuntza ohitura bat aldatzea, proposamena
Desafioari buruzko detaileren bat eman dute, hala ere: «hiz­kuntza ohitura bat aldatzea proposatuko die. Hau da, eus­ke­raz aritzen ez diren bizitza­ren esparrua aukeratu, eta hiz­kuntzaz aldatzeko gonbitea egingo die». Norberaren esku geratuko da aukeratzea zein esparrutan aritu euskeraz: la­gunartean, senideekin, aisial­dian, lankideekin...
Erronkaren beste klabea, izango da aldatutako hiz­kun­tza ohiturari denboran eustea: «ekimen iraunkorra izatea da ezaugarria, 2018 urte guztian zehar luzatuko baita».

«Uste baino gutxiago erabiltzen dugu euskera, eta uste baino aukera gehiago dago horretarako»
Erronka berria botatzeko, iazko esperientziari heldu diote: «bi hilabe­tez luzatu zen indar pro­bak, ehunka hernaniar bildu zitu­en, astebetez euskeraz bizi­tzeko konpromisoa hartuta; eta oso balorazio ona egin zioten eki­menari. Aukera eman zuen kon­turatzeko, uste baino gu­txi­ago erabiltzen dugula eus­ke­ra, eta uste baino aukera gehiago dagoela horretarako».
Helburua, beraz, hizkuntza ohitura bat aldatzea da, «erron­ka haundiagoa ala txikiagoa izan. Ez gehiago, baina ezta gu­txiago ere: norbaitekin, ba­tzu­­e­kin, familian, lanean, lagu­nar­tean edota kirol elkartean». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!