AIB aurkari gaur, seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Lau partidu izango dituzte Hernaniko saskibaloi taldeko kideek asteburu honetan, horietatik bi Bidasoaldean izango dira, tartean, seniorrena. Hauek AIB taldearen kontra lehiatuko dira, 20:00etan, Irun­go Azken Portu kiroldegian. Hondarribian izango da, ordea, kadeteetako taldea, eta bertan jokatuko du Ama Guadalupekoaren kontra, 16:45etan. Igandean, beste bi partidu izango dira: infantilek Hernanin hartuko dute BKL, 10:00etan; eta Arrasateko Musakola kiroldegian lehiatuko dira juniorrak Mondragon Unibertsitatearen kontra, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!