Dominak banatuta, hurrengo urtera arte agurtuta!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Umeen tartea izan zen atzo Mendiriz Mendiren aurtengo Mendizale Asteari bukaera emateko. Hasteko, 40 minutuko proiekzioa egin zuten, eta ondoren, gaztetxoenei domina eta litxarkeri-poltsa bana eman zieten, urte osoan zehar egindako lana eskertu eta goraipatuz. Bukatzeko, taldeko argazkia egin zuten bertaratu ziren guztiekin. Gauza bera egin zuten beranduago, helduekin. Proiekzio motz baten ostean, aurtengo argazki lehiaketako saridunak ere jakinarazi zituzten bertan, eta hala eman zioten bukaera aurtengo Mendizale Asteari, hurrengo urteko zitan begi guztiak jarriz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!