Irabazteko moduko zita gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Hiru talde nagusietatik bakarrak jokatuko du etxean CD Her­nanitik. Gaur hartuko du Ohorezko Erregional mailak Irungo Real Union taldea, arratsaldeko 16:30etan hasita, Zubipen. 
Irabazteko moduko partidua izango da gaurkoa, Ligako orain arteko sailkapena kontuan hartzen badugu: Hernani 5garren dijoa, eta Real Union, 15garren.

Neskak, Añorgan
Euskal Ligako Emakumezkoek, aldiz, Añorgako Rezolan daukate zita, bertako taldearen kontra. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da norgehiagoka.

Añorgaren kontra jokatuko dute gaur, Euskal Ligako neskek.

Jubenilak, Antiguokoren kontra
Gaztetxoenak, Jubenil Mailako Ohorezko Maila Nazionale­ko­ak, azkenik, Berion jokatuko du­te partidua Antiguokoren aurka, arratsaldeko 17:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!