Zenbat dakizu Goizuetari buzruz? Lehiaketa berezia antolatu da bertan, herriaren inguruko ezagutza eta euskera zabaltzeko. Eta Katarrapikaka! jarri diote izena, oilo itsuka jolasari garai batean Goizuetan deitzen zioten bezala. Hitzordua gaur arratsaldeko 18:30etan izanen da, Ganbaran.
Orain hiru urte hasi ziren lehiaketa antolatzen Leitzan, eta Areson ere egin dute bitan. Lehiaketa mundial honek arrakasta haundia izan omen du bi herrietan, eta ikusle asko bertaratzen omen dira.
Galdera eta proba ezberdinak, kanporatu arte
‘Katarrapikaka!’ lehiaketan 18 urtetik gorako hiru laguneko lau taldek hartuko dute parte. Galdera eta proba ezberdinak gaindituz joan beharko dute taldeek, eta fase bakoitzean talde bat kanporatuko dute, azken bi taldeek finala jokatzeko.
Sari potoloak ere izanen dira: 300 euroko txekea, herriko produktu sorta eta kultur ekintzetarako sarrerak.
Datorren astean, azaro kultural gehiago
Ostiralarekin emanen zaio segida azaro kulturalari; Maixux Zugarramurdi eta Ansa ahizp aranoarrek gidaturik Artantxuriketan izanen da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eskolako jangelan. Larunbatean, berriz, hilak 25, artisau, ganadu eta nekazaritza produktuen Feria eginen da Goizuetan.
Antzerkia, atzeratua
Bestalde, atzo egitekoa zen atzezlana, Zera... nola esango dizut, bada? izenekoa, atzeratu egin da. Garazi Olaizola eta Teresa L. de Munain bikoteak eginen dute, baina datorren hilean, abenduaren 22an jarri dute zita berria. Ordura arte, ekintza gehiago izanen dira.