Ezagutu Hernani lehiaketako sariak banatu zituen Hernani Errotzenek larunbatean, baina galderak ondo erantzundako batzuk ez ziren azaldu. Ondorengo galderak ondo erantzun zituztenek Doberan daukate saria: 1.Nortzuk jaurti zuten udaletxea suntsitu zuen kañoikada? Karlistek; 2.Zer da Oriamendi? Mendi bat eta ereserkia; 3. Hernaniko zein kaleko zein etxeri esaten zaio Victor Hugo idazlearen etxea? Kale Nagusiko 45ari, Egino etxeari.