Aitor Ruiz de Eginoren lanak, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Gaur bukatuko da Metal eremutik Aitor Ruiz de Eginoren erakusketa, Urumea ikastola zeneko eraikinean (10:30-13:30 eta 18:00-20:00). Orain arte, 1.200 pertsona inguru hurbildu dira, Gipuzkoa osotik eta baita Iparraldetik ere; eta 29 bisita gidatu egin ditu artistak, herriko ikastetxeetako haur eta gazteekin. Bertan daude ikusgai Betitxua eta Biaulki lanak ere, Udalaren 2017ko Kale Arte Sorkuntzarako dirulaguntzetan sarituak; eta erakusketa bukatzean, Ave Maria parkean eta Atarrabiyo parkean jarriko dituzte, hurrenez hurren, betirako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!