Manifestazioa eta tribial feminista, «ilunaren bukaeran morea ikusteko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Emakumeenganako Indar­ke­ri­a­ren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Herna­niko Koordinadora Feministak deituta, manifestazioa egingo da eguerdiko 13:00ean Plaza Berritik abiatuta.
Era berean, arratsalderako ekintza gehiago prestatu dituz­te: 19:30etan  hasita, Tribial Feminista egingo da, batetik, eta bestetik, pintxoak eta Festa Feminista izango dira Garinen, geroago. Tribial Feminista Garin tabernatik abiatuko da, baina kaleetan barrena egingo dira ekintzak. 

‘Ta lixto!’ eta ‘Itzal Morea’, film laburrik onenak
Emakumearenganako Indar­ke­riaren Kontrako Eguna gaurkoa bada ere, Hernanin denbora da egun honi begira hainbat ekitaldi egiten direla.
Horietako bat izan da Bel­dur Barik film laburren le­hia­ketan parte hartzea, eta atzo banatu zituzten lehiaketa honi dagozkion Hernaniko sariak, Berdintasun Kontsei­lu­ak eta Udal Berdintasun Arloak.
12 eta 17 urte artekoen ka­tegorian, Ta lixto! film laburra izan zen 150 eurorekin saritua. Joana Tolaretxipi Errazti, Nora Urbe Muxika, Ainhitze Oyar­bide Molina, Malen Gasa­ma­nes Goizburu, Eider Goikoetxea Salazar, Laia Etxandi Loyarte, eta Alaitz eta Naia Barenetxea Irastorza dira egileak, eta me­zu argi bat helarazi dute egin­da­ko lanean: «ez bazaizu gus­ta­tzen, ez begiratu eta lixto!».
Bigarren kategorian, 18 eta 26 urte artekoenean, berriz, Itzal Morea izan zen lan sa­ri­tua. Egileak dira Irati Argiñariz Perez de Larraya, Lur Zabala Urgoiti, Karen Muñoz Etxe­bes­te, Amaia Errazkin, Lierni Ro­te­ta Artuzamunoa eta Ainhoa Plagaro. Azken honek egindako kantuan oinarrituta, emaku­me­ek gainean sentitzen duten itzalaren berri kontatu dute la­nean, baina mezu indartsu bat helaraziz: «ilu­na­ren bukaeran morea ikusten dut nik». Itzal ilu­nari kolore morea jarrita, egi­ten diote aurre ema­ku­meenganako in­dar­keriari.

Beldur Barik sari ofizialak, Eibarren
Atzoko sari banaketa Her­naniko bideoen artean egin zen, baina aurkeztu diren 9 lanak Beldur Barik lehiaketa orokorrean ere ari dira parte hartzen. Aza­roaren 27ra arte ikus-en­tzuleek gus­to­ko­enaren aldeko botoa eman dezakete web­gu­nean: www.bel­dur­ba­rik.org. Sari hauek aben­du­aren 2an ba­natuko dira Ei­ba­rren, eta egun horretan topaketa ere egingo da. Bertara joateko autobusean izena emateko au­kera ere badago, webgunean. 

 

-Indarkeria matxistari aurre egiteko udal zerbitzuak

«Oraindik desinformazio haundia dago emakumeenganako 
indarkeriaren inguruan»

Zerbitzu sozialak, udaltzaingoa eta Berdintasun Saila eta Kontseilua herritarren zerbitzura aritzen dira lanean, etengabe.

«Emakumeenganako indar­ke­ria gure jendartean pa­ira­tzen dugun arazo larrie­ne­takoa da», Udalak azaldu du­en bezala. «Mugimendu fe­mi­nis­tak urteetan zehar egin­­dako lanari eta alda­rri­ka­pe­nei esker, gau hau agenda po­li­tikoan eta sozialean sartzea lor­tu da. Alabaina, oraindik ere lan asko dago egiteko, eta informazioaren aroan bizi bagara ere, oraindik desin­formazio asko dago fe­no­me­no honen inguruan».

Zerbitzuak eskura
Hori horrela, Udalak indar­ke­ria matxistari kontra egiteko eskaintzen dituen zer­bitzuak zein diren gogorarazi nahi izan du. 
Batetik, zerbitzu soziale­tan etengabeko laguntza ema­ten da. Indarkeria ja­sa­ten duten emkaumeek ber­ta­ra jo dezakete informazio eta laguntza eske, eta kon­fi­den­tzial­tasuna erabatekoa izaten da. Silvia Sanchez Miguel gi­zar­te langileak laguntza eta aholkularitza ematen du, edo kezkak argitzen saiatzen da, salaketarik jarri beharrik ga­be. Sandiusterrin du egoi­tza, eta hitzordua eskatu dai­teke: 943 55 78 54/943 55 78 61.
Bestetik, Udal Berdintasun Arloak urtean zehar hainbat ekimen eta kanpaina jartzen ditu martxan, jendartea sentsibilizatzeko. Era berean, Emakumeentzako Jabetze Es­ko­lak jartzen ditu martxan urtero, «emakumeen ahal­dun­­tzean eragiteko». 943 33 70 17 telefonoan jarri daiteke harremanetan Irantzu Jau­re­gi Artola eta Maialen Ape­ze­txea Lujanbio teknikariekin.
Azkenik, udaltzaingoak in­darkeria matxistaren in­guruan formazioa jaso duela gogorarazi du Udalak, eta larrialdi eta arisku egoeratan arreta eskaintzeko prest dago: 943 24 89 00.


Inoiz baino gehiago, ‘Nik sinesten dizut’
Guztiarekin, indarkeriaren aurka lan egiten bada ere, Udalak azpimarratu nahi du badagoela zeregina oraindik, eta denon arazoa dela.
«Indarkeria paira­tzen du­ten emakumeak ez dira profil zehatz batekoak; klase, adin eta jatorri ez­ber­di­netakoak dira. Eta eraso­tzai­le­ak ere hemen daude. Ema­ku­me as­ko indarkeriaren ondorioz isola­tu egiten dira, errudun­ta­sun eta lotsa sen­ti­men­duak gailentzen dira, eta bizi duten egoerari buelta emateko in­gu­rukoen babesa eta laguntza ezinbestekoak dira. Bereziki, inportantea da emakumeen hi­tza sinestea (...). Beraz, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Nik si­nes­ten dizut le­lo­a­rekin bat egi­tea». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!