Eragiten du elikadurak jarduera fisikoan? - Eider Balerdi - Dietetika eta nutrizioa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Askotan entzun dugu elikadurak osasunean garrantzia duela, gaixotasunen aurka tresna prebentibo ona baita elikadura ohitura osasuntsuen praktika. Kiro­lean ere eragina du, entrenamen­du ikusezin moduan definitu da. Ez bakarrik osasun egoera baldin­tzatzeagatik, gure errendimendu­an ere garrantzi handia baitu. Le­-sioen agerpena ekiditen lagundu eta errekuperazioa arinduko du.
Jarduerak berak (mota, inten­tsitate, iraupen...), bakoitzaren ezaugarriek (genetika, sasoi eta osasun egoera, gorputz konposizioa...) eta klimatologia bezalako fakoreek baldintzatuko dute dieta egokiaren izaera. Kantitate eta ka­litate aldetik egokia izan behar du; jardueraren aurretik, bitartean zein ondoren. Honez gain, orekatua eta anitza izango da, nahikoa energiaz hornituko duena (karbohidrato bidez %55-60, lipidoekin %25-30 eta proteinak %15-20) eta mantenugai guztiak (bitamina eta mineralak) neurri egokian emango dizkiona.
Egunerokotasunean, barazki, fruta, osoko zereal, irin integral eta koipe osasuntsuetan oinarrituko da pauta. Animalia jatorriko proteinak arrain, arrautza, haragi txuri eta esnekien bidez lortuko dira, eta landare jatorrikoak egos­kiari, fruitu lehor eta tofu bezalako elikagaien bidez batik bat.
Elikadura garrantzitsua da beraz kirol arloan, baina ezin dugu ahaztu hidratazioaz, bien arteko uztarketa egokiaz lortuko dugu, besteak beste, gure errendimendua optimizatzea.

Informazio gehiagoZaindu zure burua gehigarri berezian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!