harriarekin etorriko da oraingoan ere Iñaki Perurena harri-jasotzaile leitzarra, baina ez ohiko moduan. Izan ere, harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko du oraingo honetan, ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere eginen du Perurenak.
Harria urteetako bidelaguna izan du leitzarrak, eta bizi oso bat darama harriarekin eta berarekin jarraitu nahi du. Ezinen luke sufritu bere harri gainean hautsa ikustea, eta era berean hautsak harrotu nahi lituzke. Harria, beraz, metafora bihurtzen du Perurenak emanaldian, adibide eta hausnarketa. Hitzordua, abenduak 3 igandean izanen da, arratsaldeko 18:00etan hasita Eskolako jangelan.