Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Forumaren bigarren edizioa egingo dute bihar, etzi eta larunbatean zehar, Hernaniko Orona Ideo eraikinean, Galarretan.
Azaldu dutenez, «nazio eta nazioartetik etorritako 21 hizlarik, sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako kultura, ekoizpena eta turismoaren inguruko jardunaldiak» izango dira.
Azkeneko eguna, larunbata, festa-giroan garatuko da. Orduan egingo baitute Nazioarteko I. Sagardo Lehiaketa. Goizeko 09:00etatik 13:00etara, horiek dastatzeko aukera izango da, eta 13:30etan banatuko dituzte sariak.