Gabonetan bi aste inguruko oporrak izaten dituzte gaztetxo gehienek, eta aurten ere, Negulekuak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, opor egun horietan ere, euskerarekin gozatzeko.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egingo dira aurten Negulekuak, eta izenematea irekita dago, abenduaren 15era arte; aste bakarrerako edota bietarako eman daiteke izena.
Tailer, kantu, ipuin eta jolas; guztia euskeraz
Denetik egiteko aukera izango dute gaztetxoek, Negulekuetan: jolasak, ipuin kontakizunak, abestiak kantatu, tailer eta eskulanak, ginkanak, irteeratxoak... Guztia, hori bai, euskeraz. Izan ere, Dobera Euskara Elkartearen helburua horixe da; Gabonetako oporretan eta aisialdian euskeraren erabilera indartzea eta sustatzea, eta nola ez, lagun berriak egin eta ondo pasatzea.
3 eta 10 urteko neska-mutilei begira antolatu dira; hau da, 2007 eta 2014 urte bitartean jaiotakoei, biak barne.
Izenematea, irekita
Negulekuak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira, 09:00etatik 13:30etara. Hala ere, izena ematean, aste bakarrerako ere eman ahal izango da izena.
Plazak mugatuak direnez, komeni da lehenbailehen ematea izena, eta horretarako hiru bide jarri ditu Doberak: bata, bulegotik pasatzea (Larramendi 11, behea); bestea, 943 33 27 99 telefonora deitzea; eta azkenik, dobera@dobera.eus helbidera idaztea.
Bazkideek, deskontua
Negulekuetan astebeterako matrikula egiteak 50 euro balio ditu, eta bi asteetarakoak, berriz, 90.
Doberako bazkideek, ordea, deskontua izango dute; astebete, 40 euro, eta bi asteak, 90 euro.