Argazkiak ateratzeko photocalla, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 24a, 01:00

Pariseko martxa dela eta, data gerturatu ahala giroa berotzeko, photocalla antolatu dute bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera Nafar kalean. Jendea animatzeko deia luzatu dute, beraz. Bestalde, abenduaren 9ko ekimenerako autobusen inguruan, abenduaren 8an gaueko 22:00etatik aurrera aterako dira Hernanin. Horrez gain, gazte autobuserako zerrenda bat dago Garinen, eta joateko ordutegia berdina izango da baina itzulera kontzertuak amaitutakoan egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!